XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibidea: 1.500 Veko tentsioa neurtu nahi dugu, 200 Veko eskala duen voltmetroaz eta 100/10 erlaziodun tentsio-transformadoreaz.

Sareko 100 Ventzat aparatuak 10 markatuko du.

Sareko 1.500 Ventzat aparatuak 150 markatuko du.

markatuko du voltmetroak.

1.8.- INTENTSITATE-NEURKETA Korrontearen intentsitatea, zirkuituko eroalearen sekzio batetan zehar segundo bakoitzean igarotzen den elektroi-kopurua da.

Beraz, intentsitatea neurtu nahi denean eroalea ebaki egiten da eta bi muturrei neurgailuaren borneak konektatzen zaizkie.

Horrela, sekzio horretatik igaro behar zuten elektroi guztiak neurgailutik igaroko dira.

a) Amperemetroa

Intentsitatearen unitatea Amperea denez, amperemetroa intentsitatea neurtzeko aparatua da.

1.3. atalean neurketa-sistemak aztertu ditugunean, ia sistema guztietan orratzaren desplazamendua korrontearen intentsitatearekiko proportzionala zen.

Beraz, neurgailu horiek amperemetro bezala erabil daitezke.

Baina beste gauza bat ere kontutan hartu behar da: eroalea ebaki aurretik, bi muturren arteko tentsio edo potentzial-diferentzia zero zen.

Beraz, amperemetroa konektatu ondoren ere, neurgailuaren bi borneen artean egongo den tentsioa ere zero izatea komeni da, zirkuituko baldintzak alda ez daitezen.

Hori erabat lortzea ezinezkoa da, baina neurgailuaren bobinak R erresistentzia txikia izaten du, hari lodi eta espira gutxikoa delako.

Beraz neurgailuaren bi borneen arteko tentsioa ia zero izaten da amperemetrotan.

b) Intentsitate handien neurketarako Shuntaren kalkulua

Korronte zuzeneko eroale baten intentsitate-neurketarako Shunta erabiltzeak, badu helburu bat: intentsitate handiak amperemetro txikien bidez neurtu ahal izatea.

Amperemetroari paraleloz, beste erresistentzia bat (shunta) ipintzen zaio, eta erresistentzia honek balio txikia izaten du.

Balio txikiko erresistentziaren helburua, intentsitate totalaren (It) zatirik handiena bertatik pasatzea da eta gainerakoa (zati txikia) amperemetrotik pasatzea.

Kalkuluak egiteko, intentsitateekiko proportzionaltasuna ezarri behar da.